|     Jar zaitez gurekin harremanetan      |     

LINGUAMÓN - Casa de les Llengües

Nazioarteko Batzorde Zientifikoa

Hasiera > Hizkuntzen Etxea > Nazioarteko Batzorde Zientifikoa

Nazioarteko Batzorde Zientifikoa

Batzorde Zientifikoa

Comitè Científic Internacional

2006ko uztailaren 11an, Linguamón – Hizkuntzen Etxeak bere Nazioarteko Batzorde Zientifikoa eratu zuen, garai hartan Kataluniako Generalitateko lehendakari zenaren aurrean, hau da, Pasqual Maragallen aurrean. Batzorde hau nazioartean ezagunak diren adituen talde batek osatzen du; bere helburuak edukietan aholkua ematea, ekarpen zientifikoak egitea, eta ekimena zabaltzea dira.
 
Batzorde hau hainbat jakintza arlotako adituek osatzen dute, adibidez hizkuntzalaritza, soziologia eta ekonomia arloetako adituek, David Crystal, Galesko hizkuntzalari ospetsuaren lehendakaritzapean. David Crystalek hitzaldia eman zuen hizkuntzen bizitasunaren garrantziari buruz.
 
 

Hona hemen batzordekideak:

Lehendakaria. David Crystal, Galeskoa. Hizkuntzalaritzan erreferentziazko autoritatea da. Idazle, argitaratzaile, irakasle, eta 1995az geroztik Inperio Britainiarreko Ordenako zaldun. Ezagutzera eman zuten lanen artean, ingelesari buruzko ikerketa lanak aipatuko genituzke, eta baita intonazioari eta estilistikari buruzkoak edo hizkuntzalaritzak hezkuntzan eta eremu erlijioso eta klinikoetan dituen aplikazioei buruz egindakoak ere; zehazki, identifikazio linguistikorako teknika batzuk garatu zituen diagnosiak egin eta terapia gisa erabiltzeko asmoarekin.  Gaur egun, Bangorren dagoen Galesko Unibertsitateko ohorezko katedradun eta Erresuma Batuko National Literacy Association-eko (Alfabetizazioaren aldeko Elkarte Nazionala) lehendakari da, besteak beste.
 
Peter Austin, Australiakoa. Hizkuntzalaria eta arriskuan dauden hizkuntzei buruzko programa akademikoaren zuzendaria. Londreseko Unibertsitateko School of Oriental and African Studies-eko (Ekialdeari eta Afrikari buruzko ikerlanen eskola) irakaslea. Australiako hizkuntzetan aditua.
 
Colin Baker,  Galeskoa. Bangorren dagoen Galesko Unibertsitateko irakaslea. Hezkuntzan eta elebitasunean aditua.
 
Ayo Bamgbose, Nigeriakoa. Hizkuntzalari afrikanista eta Ibadaneko Unibertsitateko irakasle emeritu. Afrikako hizkuntzetan eta hizkuntza politikan aditua.
 
Jean Claude Corbeil, Quebecekoa. Estrasburgoko Unibertsitatean hizkuntzalaritzan doktore, Quebeceko Hizkuntza Frantsesaren Bulegoko zuzendari ohi eta Quebeceko gobernuaren aholkulari hizkuntza politikan.
 
M. Carmen Garmendia, Euskal Herrikoa. Euskal Gobernuko Kultur sailburu eta Hizkuntza Politikan sailburuorde izana.
 
François Grin, Suitzakoa. Genevako Unibertsitateko ekonomia katedraduna eta hizkuntzan, prestakuntzan eta ekonomian aditua.
 
Monica Heller, Kanadakoa. Soziolinguista, Torontoko Unibertsitateko irakasle. Immigrazio kontuetan aditua.
 
M. Carme Junyent, Kataluniakoa. Bartzelonako Unibertsitateko irakasle hizkuntzalaritza orokorrean, eta Grup d’Estudis de Llengües Amenaçades (Arriskuan dauden Hizkuntzei buruzko Ikerlan Taldea) edo GELAko lehendakari.
 
Luis Enrique López, Bolibiakoa. Cochabamban dagoen Mayor de San Simón Unibertsitateko irakasle eta Andetar Herrietako Hezkuntza Interkultural Elebidunerako Prestakuntza Programaren aholkulari nagusi.
 
Guillem López Casasnovas, Menorcakoa. Ekonomista eta Espainiako Bankuko aholkulari. Pompeu Fabra Unibertsitateko ekonomiako katedradun.
 
Isidor Marí, Eivissakoa, Espainiakoa.  Soziolinguista. Universitat Oberta de Catalunya-ko (UOC) Giza zientzietako Ikerlanen zuzendari. Hizkuntza politikan eta plangintzan aditua.
 
Marianne Mithun, Amerikako Estatu Batuetakoa. Santa Barbaran dagoen Kaliforniako Unibertsitateko irakasle. Ipar Amerikako hizkuntza gutxituen ikerlea.
 
Juan Carlos Moreno, Madrilgoa, Espainiakoa. Madrilgo Unibertsitate Autonomoko katedradun hizkuntzalaritza orokorrean. Hainbat ikerlan egin ditu munduko hizkuntzei eta eleaniztasunari buruz.
 
Peter Mühlhäusler, Australiakoa. Adelaidako Unibertsitateko irakasle hizkuntzalaritzan eta Oxfordeko Linacre Collegeeko kide supernumerario. Hizkuntza plangintzan, ekolinguistikan, kreol hizkuntzetan eta hizkuntzen arteko komunikazioan espezializatua.  
 
Òscar Pujol, Kataluniakoa. Banaras Hindu Unibertsitatean sanskrito doktore. Bartzelonako Casa Àsiako hezkuntza programen zuzendari.
 
Xavier Sala i Martín, Kataluniakoa. Ekonomista, nazioartean ezaguna; Columbiako Unibertsitatean ekonomiako irakasle eta Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatean ekonomiako irakasle bisitari.
 
Joe Sheils, Erresuma Batukoa. Europako Kontseiluko kide. Europako Kontseiluko Hizkuntza Politikako nagusi. Hezkuntzan aditua.
 
Jesús Tuson, Valentziakoa, Espainiakoa. Bartzelonako Unibertsitateko irakasle hizkuntzalaritza orokorrean. Hainbat liburu idatzi ditu hizkuntzalaritzari buruz eta zabalkunde liburuak eleaniztasunari buruz.
 
Llorenç Valverde, Mallorcakoa, Espainiakoa. Zenbaketa zientzietan eta adimen artifizialean katedradun eta Universitat Oberta de Catalunya-ko (UOC) teknologien saileko errektoreorde. Informazioaren eta komunikazioaren teknologietan aditua.
 
Colin Williams,  Galeskoa. Soziolinguista. Cardiffeko Unibertsitateko irakasle. Gizarte zientzietan, giza geografian eta hizkuntza plangintzan aditua.

Generalitat de Catalunya
Casa de les Llengües ©