Linguamón – Hizkuntzen Etxea 2005ean sortutako gobernu-erakundea da, Kataluniako Generalitatek eta Bartzelonako Udalak osatua. Hizkuntzen mundua herritarrengana hurbiltzea da gure helburua; gizarteari hizkuntza aberastasuna era positiboan ikusaraztea; hizkuntza aniztasuna iraunarazteko kontzientzia sortzea, eta hizkuntzek eta euren komunitateek eskaintzen dituzten aukera apartak zabaltzea.
Bestalde, zerbitzu espezializatuen bidez, hizkuntzen inguruko ekimenak gauzatzen ditugu gizartearen garapen soziala zein ekonomikoa hobetzen laguntzeko; betiere, eleaniztasuna kudeatzeko proposaturiko ereduek era positiboan eragin dezaten saiatuz, bai herrialde baten gizarte kohesioan, lehiakortasunean eta ekonomian, baita herritarren lan eta gizarte alorren garapenean ere.
Linguamón - Hizkuntzen Etxeak lanean dihardu Katalunia gizarteen zein teknologia berrien eleaniztasunaren kudeaketan nazioarteko eredu izan dadin.
Zer egiten dugu?
Linguamón – Hizkuntzen Etxeak hiru jarduera lerro nagusitan lan egiten du.
1. Eleaniztasuna eta gizartea
Hiritarren artean hizkuntzen ezagutza eta munduko hizkuntza aniztasunarekiko errespetuzko jarrera sustatzea.
2. Eleaniztasuna eta zerbitzu espezializatuak
Eleaniztasuna kudeatzeko adituei, erakundeei eta enpresei zuzendutako zerbitzuak, ekimenak eta baliabideak sortzea.
3. Eleaniztasuna eta nazioarteko harremanak
Hizkuntza aniztasuna, hizkuntzak eta eleaniztasunaren kudeaketa zabaltzen diharduten mundu osoko beste erakunde batzuekin harremanetan egoteko lan eta lankidetza sareak sortzea eta sustatzea.
Memoriak
2010ko memoria (katalanez)
2009ko memoria (katalanez)
2008ko memoria(katalanez)
2007ko memoria(katalanez)
2006ko memoria (katalanez)
Egoitza berria Bartzelonako 22@ barrutian
2012an, Can Ricart fabrika zaharra, Poblenou auzoko 22@ barrutian kokatua, Linguamón – Hizkuntzen Etxearen egoitza berria izango da.
Hizkuntzen Etxea kultura zentro bakar eta paregabea izango da, bere jarduera hizkuntzak sustatzera, erabiltzera eta garatzera zuzenduko duena. Herritar guztientzako kultura ekintzak antolatuko dituen zentro berria izango da, baita askotariko profesionalei zuzendutako ezagutzaren eta zerbitzu berrien lantegia ere; izan ere, geroz eta anitzagoak eta eleanitzagoak diren gizarteak kudeatzeko prestakuntza espezializatuagoa eskatzen baitute.
Hizkuntzen alde lan egingo duen kultura eragile berriak 7000 m2 izango ditu, ezagutzaren gizartea den barrutiaren erdi-erdian kokatuta, eta hizkuntza komunitateekin, publiko orokorrarekin, adituekin eta eleaniztasunaren zein hizkuntza aniztasunaren baloreak sustatzen diharduten erakundeekin harremanean egongo da.
Gainera, 22@ teknologia barrutian egongo den Hizkuntzen Etxeak, bere izaera berritzaileari jarraiki, hizkuntzei aplikaturiko teknologiak indartuko ditu.