Ahots batuak Ahotsak izeneko ikus-entzunezko bildumaren atal bat da. Ahotsak bildumak, hiritarren parte-hartzearen bitartez, eleaniztasunari buruzko lekukotzak biltzen ditu. Ahots batuak bildumak kulturaren, zientziaren eta komunikabideen munduan aipagarriak diren munduko hainbat lekutako pertsonen eleaniztasunari buruzko lekukotzak biltzen ditu. Proiektu hau Nazio Batuen New Yorkeko egoitzan aurkeztu zen 2008ko abenduan, Hizkuntzen Nazioarteko Urtearen amaierako mintegian. Ahotsak izeneko ikus-entzunezko bilduma zabalaren barnean proiektu gehiago hasi dira lantzen: Nire auzoko ahotsak, Munduko ahotsak Katalunian eta Katalanaren ahotsak.
Paul Auster, Ipar Amerikako idazlea eta zinema-zuzendaria | Sue Gardner, kazetari kanadarra |
Noam Chomsky, hizkuntzalaria eta Ipar Amerikako aktibista politikoa | Leonard Orban, eleaniztasunaren Europako komisarioa |
Luigi Cavalli-Sforza, Stanfordeko Unibertsitateko irakasle emeritua | Eudald Carbonell, Giza Paleoekologiaren eta Gizarte Garapenaren Kataluniako Institutuko zuzendaria |
Maria De Medeiros, antzezlea, abeslaria eta zinema zuzendaria | Joan Massagué, director adjunt de l'Institut de Recerca Biomèdica a Barcelona |
Arata Isozaki, arkitekto japoniarra
| Ursula Biemann, artista |