|     Jar zaitez gurekin harremanetan      |     

LINGUAMÓN - Casa de les Llengües

Europako Hizkuntzak

Hasiera > Hizkuntza-aniztasuna  > Les llengües del món  > Europako Hizkuntzak

Europako Hizkuntzak

Les llengües d'Europa

Zaila da esatea munduan zenbat hizkuntza hitz egiten diren. Adierazpen honekin, hizkuntzalaritzan ez dihardutenak zur eta lur gelditzen dira askotan, baina hala da. Europan ere horixe gertatzen da, noski, eta ez da harritzekoa.

Europan badira hizkuntzak ia inork erabiltzen ez zituenak eta azken boladan berpizten ari direnak (Krimeako tatarera, adibidez, deportazioa jasan izan behar zuen herri baten hizkuntza). Badira hizkuntzak, erabiltzen dituzten pertsonekin batera heltzen direnak (txineraren kasua). Badira hizkuntzak, gizarteek nortasuna eta kohesio soziala ematen dieten zerbait bezala ulertzen dituztelako beste batzuetatik sortu direnak (luxenburgera adibidez, jatorriz alemanaren tokiko hizkera bat zen), eta beste hizkuntza batzuk, berpiztu nahi dutenak (hala nola, kornubiera). Tamalez, badira galtzen diren hizkuntzak ere (aragoiera, esate baterako). Hori guztia dela eta, zaila gertatzen da esatea Europan zenbat hizkuntza mintzatzen diren.

Dena dela, esan daiteke Europan, Ozeano Atlantikotik Ural mendietaraino (Kaukaso alde batera utzita), hirurogeita hamar hizkuntza inguru hitz egiten direla, kontutan hartu gabe hainbat gor komunitatetan dauden zeinu-mintzairak, eta munduko bazter guztietatik etorritako europar berriek egunero erabiltzen dituztenak.

Hirurogeita hamar hizkuntza hauetako gehienak indoeuroparrak dira; beraz, jatorri berdina dute, eta baita elkarren antza ere, nahiz eta sarritan parekotasun horiek jende iaioak bakarrik ikusi, ez baitira horren begi bistakoak, italieraren eta suedieraren artean, esate baterako. Europan badira familia uraldarreko hizkuntzak ere (finlandiera, estoniera, samiera edo hungariera) eta altaitarrak (turkiera edo tatarera); bada hizkuntza afroasiar bat, maltera, arabierarekin ahaidetua, eta beste bat ahaidetasun ezagunik ez duena: euskara.

Europako hizkuntza indoeuroparrak hauek dira: hizkuntza baltarrak (letoniera, lituaniera), zeltiarrak (Irlandako gaelikoa, galesera, bretainiera), eslaviarrak (errusiera, poloniera, sorabiera, mazedoniera), germaniarrak (ingelesa, alemana, frisiera, islandiera) eta erromanikoak (katalana, errumaniera, gaztelania, okzitaniera), baita grezieraalbaniera eta romani edo ijitoera ere, Europako hainbat ijitok erabiltzen duten indoiraniar hizkuntza.

Europako hizkuntzek, bere historian zehar mailegu asko trukatu dituzte elkarrekin, baita beste kontinenteetako hizkuntzekin ere: erlazio emankorra da hau. Turkierak, adibidez, Europako hizkuntza askori haviar (‘kaviar’) eta yoghurt (‘jogurt’) hitzak eman dizkie. Hainbeste hizkuntzatan erabiltzen den sauna hitza, berriz, finlandieratik datorkigu. 

Gaur egunean, Europako gizarteen dema nagusia zera da, betidanik elkartasun kultural garrantzitsu batekin kontraesanik gabe garatu duten hizkuntza aniztasunari eustea, une hauetan hainbeste indar duen immigrazioaren hizkuntzekin batera.   Horrek nazioen gainetik geratzen diren formulak eskatzen ditu, hizkuntza baten nagusitasuna bultzatzen ez dutenak, eta kontinenteko hizkuntza guztiei bizia ematea, bai arrazoi ekonomikoengatik bai politikoengatik ahulduta dauden eta bere biziraupena bera ere arriskuan duten hizkuntzei.

Generalitat de Catalunya
Casa de les Llengües ©