|     Jar zaitez gurekin harremanetan      |     

LINGUAMÓN - Casa de les Llengües

Munduko hizkuntzak

Hasiera > Hizkuntza-aniztasuna > Munduko hizkuntzak

Munduko hizkuntzak

Hizkuntzen inguruan egin den hainbat ikerlanen arabera, munduan 6.000 hizkuntz hitz egiten dira, gutxi gorabehera. Hala ere, kontinenteetan oso modu irregularrean banatuta daude.

Afrikako eta Asiako hizkuntzei dagokienez, kontinente horietako bakoitzean mundu osoko hizkuntzen % 32 hitz egiten dira, eta Amerikako kontinentean, berriz, hizkuntzen % 15. Ozeano Bareko hizkuntzak, aldiz, mundu osoko % 18 dira. Azkenik, Europan, mundu osoko hizkuntzen % 3 baino ez dira hitz egiten. 

Munduko hizkuntzen erdia 8 Estatutan bilduta daude: Papua Ginea Berrian (832), Indonesian (731), Nigerian (515), Indian (400), Mexikon (295), Kamerunen (286), Australian (268) eta Brasilen (234).
  
Hizkuntza kopurua handia izanik ere, eta haiek zaintzea beharrezkoa bada ere, oso hizkuntza gutxi dago egoera onean. Globalizazioa dela medio, komunitate batzuek euren hizkuntzak erabiltzeari uzten diote. Dena den, globalizazioak ere bide eman dezake, Lurrean diren hizkuntza guztien berri zabaltzeko.


UNESCOren arabera, munduan diren 6.000 hizkuntzetatik % 50 inguru desagertzeko arriskuan daude. Halaber, hizkuntzen % 96 munduko biztanleen % 4k baino ez dituzte erabiltzen, eta, interesa duten edukien % 90 baino gehiago, 12 hizkuntzatan baino ez da zabaltzen.

Generalitat de Catalunya
Casa de les Llengües ©