|     Jar zaitez gurekin harremanetan      |     

LINGUAMÓN - Casa de les Llengües

Ozeaniako hizkuntzak

Hasiera > Hizkuntza-aniztasuna  > Les llengües del món  > Ozeaniako hizkuntzak

Ozeaniako hizkuntzak

Les llengües d'Oceania

Ozeanian 1.000 hizkuntza inguru hitz egiten dira, sailkatzeko garaian zalantza dezente sortzen dituztenak. Gaingiroki, hiru taldetan banatu daitezke: 

• Hizkuntza austronesiarrak 
• Austronesiarrak ez diren Papua Ginea Berriko hizkuntzak
• Australiako hizkuntzak

Hipotesi batzuen arabera, lehenengo migrazioek Afrikan zuten jatorria, eta Papuako uhartera eta Australiara heldu ziren. Hari horri jarraituz, autore batzuek australiar hizkuntza familia bat eta indobarear bat proposatzen dituzte. Azkeneko honetan, dagoeneko desagertuta dauden tasmaniera eta hizkuntza andamanarrak sartuko lirateke.

Austronesiar hizkuntzak, melanesiar, polinesiar eta mikronesiar taldeetan banatuta daudenak, nagusiki Polinesian, Mikronesian, Melanesian eta Zeelanda Berrian zehar zabaltzen dira. Adibideak, Pazko uhartetik (rapa nui), edo Hawaiitik (hawaiiera) hasi eta Zeelanda Berriraino (maoriera) aurkitu daitezke. Malgaxea ere, Madagaskarren hitz egiten den hizkuntza, austronesiar familiakoa da.

Honen sailkapeak erakusten digu biztanlerik gabe zeuden uharteak pixkanaka okupatu egin zirela. Cook kapitainak egin zituen lehenengo bidaietan jada konturatu ziren austronesiar hizkuntzak ahaideak zirela. 

Austronesiarrak ez diren Papua Ginea Berriko hizkuntzak oraindik ez dira oso ezagunak. Nahiz eta autore batzuek hizkuntza hauek tasmanierarekin eta hizkuntza andamanarrekin erlazionatu izan, beste batzuen ustez ezin da frogatu ez eta barne ahaidetasunik dagoela ere. Talde honetakoa da kâte hizkuntza, hainbat taldetako lingua franca izan zena tok pisin eta dani hizkuntzak hedatu ziren arte. Azkeneko hau ezaguna da, munduan dauden hizkuntza bakarrenetakoa delako, koloreetarako bi termino bakarrik dituena.

Australiar hizkuntzen kasuan, europarrak heldu ziren garaian uhartean 750 hizkuntza inguru hitz egiten baziren ere, gaur egun 200 bat gelditzen dira; horietako batzuetan azkeneko hiztunek bakarrik erabiltzen dute. 

Aurrekari hauek izan arren, Ozeaniak ezin izan dio kolonizazioaren presioari aurre egin eta munduan bertako hizkuntza gehien desagertzen diren tokia da. Samoera, 130.000 pertsona inguruk erabiltzen duten Samoako hizkuntza ofiziala, salbuespen da, bakarretakoa.

Kasu bitxi bat beach-la-mar izeneko hizkuntzan dugu, ingelesfrantsesgaztelania eta hainbat hizkuntza indigena nahastetik sortutako hizkuntza. Ozeano Bare inguruan frantsesa hitz egiten ez den tokietan erabiltzen da, eta hiztegi bat eta bere literatura ere baditu.  

Frantsesa eta ingelesa ia Ozeaniako estatu guztietan dira hizkuntza ofizialak. Estatu gehienetan ingelesa da hizkuntza ofiziala. Salbuespenak dira Vanuatu, non ingelesa, frantsesa eta bislama ofizialak diren, eta Kaledonia Berria eta Polinesia frantsesa, non frantsesa ofiziala den. 

Japoniera, txinera eta hindia Ozeaniako hainbat tokitan sartu ziren, Hawaiin, adibidez, non oraindik txinera eta japoniera hitz egiten diren, edo eta Fiji uharteetan, non oraindik ere hindia erabiltzen duten.

Papua Ginea Berrian, munduan hizkuntza aniztasun handiena duen estatuan, tok pisina ofizialtzat hartzeak inguruko beste hizkuntzak arriskuan jartzen ditu antza.

Ozeaniako hizkuntzetan jatorria duten hitz batzuk ingelesaren bitartez hedatu dira. Hauen artean ukelele (hawaiiera), tabu, tatuaje (tonga) eta kiwi (maoriera) Australiar hizkuntzetatik bumeran hitza heldu zaigu, jatorriz bertako talde etniko baten izena dena, eta baita abere batzuen izenak ere, hala nola, dingo, koala eta kanguru.

Generalitat de Catalunya
Casa de les Llengües ©