|     Jar zaitez gurekin harremanetan      |     

LINGUAMÓN - Casa de les Llengües

Afrikako hizkuntzak

Hasiera > Hizkuntza-aniztasuna  > Les llengües del món  > Afrikako hizkuntzak

Afrikako hizkuntzak

Les llengües d'Àfrica

Afrikar kontinentean 1.500 bat hizkuntza hitz egiten dira, lau familia osatzen dituztenak: afroasiar hizkuntzak, niger-kongoar hizkuntzak, nilo-saharar hizkuntzak eta khoisan hizkuntzak, hain zuzen.

Kontinentearen iparraldean kokatzen den familia afroasiarra bost taldetan banatzen da: 

• Semitikoa
• Berber hizkuntzen taldea
• Antzinako egiptoera
• Kuxitikoa
• Txadarra

Talde semitikoan arabiera eta amharera, Etiopiako hizkuntza ofiziala, ditugu, besteak beste. Berber taldean berriz, tamazighta, tuaregera eta guantxea; azken hau Kanariar uharteetan erabiltzen zen garai batean. Antzinako egiptoera da bere taldeko ezagun bakarra. Kuxitiko taldekoen artean somaliera, Somaliako hizkuntza ofiziala, edo oromoera ditugu. Azkenik, txadar taldean hausa hizkuntza daukagu, arabieraren atzetik Afrikan hiztun gehiena dituena.

Niger-kongoarra, austronesiarraren atzetik, munduko hizkuntza gehien biltzen dituen familia da. Senegaldik Kenyaraino eta kontinentearen hegoalderaino zabaltzen da. Honako talde hauek bereizten dira: 

• Mandinkera
• Kordonfandar hizkuntzak
• Atlantiko-kongoar hizkuntzak. Talde honetan beste azpitalde batzuk ditugu, hala nola, atlantikoa (fula, wolofera, sererera), kwayera (akanera, eweera, jorubera, igboera) edo benue-kongoarra, bantuar hizkuntzekin (swahilia, befangera, zuluera, koongoera, kimbundua, kikuyuera, eta abar). Azken talde honetako hizkuntzen ahaidetasuna izan zen lehenen onartuetako bat.

Nilo-saharar familia afroasiar eta niger-kongoar familien tarteko hainbat gunetan kokatzen da. Masaiera, xilukera, kanuriera, songhayera edo nuerera dira familia honetako hizkuntza batzuk.
Azkenik, khoisan familiako hizkuntzak kontinentearen hegoaldean erabiltzen dira, eta hauen artean namera edo kwadiera ditugu.  

Lau familia hauetan biltzen diren hizkuntzez gain, afrikar kontinentean ingelesafrantsesaportugesa eta espainiera erabiltzen dira kolonizazioaren ondorioz. Independentzia lortu eta gero, afrikar estatu askok ofizialtzat hizkuntza europar bat hartzea erabaki zuten:  portugesa Mozambiken, Angolan, Ginea Bissaun eta Atlantikoko hainbat uhartetan, espainiera Ekuatore Ginean, eta bai ingelesa eta bai frantsesa, hainbat estatutan bakoitza. 

Hizkuntzen dinamikari begiratzen badiogu, Afrika izango litzake hizkuntza aniztasun handiena duen kontinentea, ehunekoei begiratuta, ordezpen prozesu gutxien gertatzen den tokia baita (%20 gutxi gorabehera, munduko %50aren aurrean). Beste ezaugarri berezi bat zera da: munduko beste tokietan desagertzen diren hizkuntzak hizkuntza europarrek ordezkatzen dituzte, baina, aldiz, Afrikaren kasuan, bertakoak dira (swahilia, wolofera, hausa, fula, zixona) aurrekoen tokia hartzen dutenak.

Afrikar hizkuntzetatik datozkigun hitzak munduan zehar zabaldu dira. Esate baterako, budu, zonbi, txinpantze edo safari hitzak bantu hizkuntzan dute jatorria. Kola, Coca-Colari esker hizkuntza askotara heldu den hitza, eweeratik datorkigu eta ñu berriz, khoisan hizkuntzetatik irten den  hitz gutxietako bat da. 

Dagoeneko galduta dagoen antzinako egiptoerak endibia, goma, oasi eta ebanista hitzak utzi dizkigu lekuko. Bai arabieratik eta bai tamazightetik datozen hainbat hitz ere zabaldu dira munduan zehar, esaterako, kotoi (arabieratik). 

Generalitat de Catalunya
Casa de les Llengües ©