|     Jar zaitez gurekin harremanetan      |     

LINGUAMÓN - Casa de les Llengües

Kontseilu zientifikoa

Kontseilu zientifikoa eta lantaldeak > Kontseilu zientifikoa

Kontseilu zientifikoa

Kontseilu Zientifiko Katalana

Katalunian izandako esperientziak jaso eta sistematizatzeko sortu da Eleaniztasunarekin lotutako Linguamón Jardunbide Egokiak zerbitzuko Kontseilu Zientifiko Katalana.

Kontseilu hau hizkuntzarekin eta hizkuntzaren normalizazioarekin lotura duten profesionalek osatzen dute. Batzuek hizkuntza arloko unibertsitateak ordezkatzen dituzte, besteek hizkuntzaren sustapenaren eta zabalkuntzaren alde ari diren erakundeak, eta azkenik, hirugarren taldekoek hizkuntzarekiko erantzukizuna duten erakundeak: Institut d’Estudis Catalans (kultura katalanari buruzko ikerketa zientifikoak egiteko sortutako korporazio akademikoa), Consorci per a la Normalització Lingüística (katalanaren normalizazioaren aldeko partzuergoa), Andorrako Gobernuaren Hizkuntza Politikarako Zerbitzua eta Kataluniako Gobernuaren Hizkuntza Politikarako Idazkaritza.

Hona hemen Linguamón Jardunbide Egokiak zerbitzuko Kontseilu Zientifiko Katalana osatzen duten pertsonak eta ordezkatzen dituzten erakundeak:

Salvador Alegret i Sanromà , Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa. Katedraduna. Kimika Saila. Institut d'Estudis Catalans (kultura katalanari buruzko ikerketa zientifikoak egiteko sortutako korporazio akademikoa).

Joan Badia Pujol, Etengabeko Ikaskuntza eta  Baliabide Pedagogikoak Saileko zuzendariordea. Kataluniako Gobernuko Hezkuntza Saila.

Albert Bastardas Boada, Bartzelonako Unibertsitatea. Katedraduna. Hizkuntzalaritza Orokorreko Saila. Soziolinguistika eta Komunikaziorako Unibertsitate Zentroko zuzendaria.

M. Teresa Cabré i Castellví, Pompeu Fabra Unibertsitatea. Hizkuntzalaritzan eta terminologian katedraduna. Letren Fakultatea.

Assumpta Fargas i Riera, Vic-eko Unibertsitateko errektorea.

Antoni Ferrando i Francès, Valentziako Unibertsitatea. Filologia Katalanean katedraduna. Filologia Katalaneko Saila.

Mikel Forcada Zubizarreta, Alacanteko Unibertsitatea. Hizkuntza eta Sistema Informatikoetan katedraduna. Hizkuntza eta Sistema Informatikoetako Saila.

Lluïsa Gràcia Solé, Gironako Unibertsitatea. Hizkuntzalaritza Orokorreko irakaslea. Filologia eta Filosofia Saila. Etorkinentzako Hizkuntza Aholkularitza Kabineteko zuzendaria.

Carme Junyent i Figueras, Bartzelonako Unibertsitatea. Hizkuntzalaritza Orokorreko Saila. Arriskuan dauden Hizkuntzei buruzko Ikerlan Taldeko zuzendaria.

Pilar López i Martínez, Consorci per a la Normalització Lingüística (katalanaren normalizazioaren aldeko partzuergoa). Kudeatzailea.

Isidor Marí i Mayans, Universitat Oberta de Catalunya (unibertsitate birtuala). Giza Zientziei buruzko Ikaskuntzetako zuzendaria.

Joan Melià Garí, Balear Uharteetako Unibertsitatea. Filologia Katalaneko Saileko irakasle tituluduna.

Antoni Milian i Massana, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa. Zuzenbide Administratiboan katedraduna. Zuzenbide Publiko eta Zientzia Historiko-juridikoko Saila. 

Vicent Partal, Vilaweb, Partal, Maresma i Associats S.L. Zuzendaria.

Carme Pérez Vidal, Pompeu Fabra Unibertsitateko Hizkuntza Sustapenerako errektoreordea. Institut Joan Vives Unibertsitate Sareko Hizkuntza Politika Batzordeko ordezkaria.

Jordi Porta i Rivalta, Llull Federazioa.

Miquel Àngel Pradilla Cardona, Institut d’Estudis Catalans (kultura katalanari buruzko ikerketa zientifikoak egiteko sortutako korporazio akademikoa). Filologia Saila.

Elvira Riera i Gil, zuzendariordea. Kataluniako Gobernuko Hizkuntza Politikako Idazkaritza.

Jordi Sánchez i Picanyol, Jaume Bofill Fundazioa. Zuzendaria.

Miquel Strubell i Trueta, Universitat Oberta de Catalunya (unibertsitate birtuala). Irakaslea

Bernat Sureda Garcia, Balear Uharteetako Unibertsitatea. Hezkuntzaren Teoria eta Historian katedraduna. Hezkuntza Zientzien Saila.

Mònica Tarrés, Andorrako Gobernuaren Atzerri-arazoetako, Kulturako eta Lankidetzako Ministerioa. Hizkuntza Politika Zerbitzua.

Albert Turull Rubinat, Lleidako Unibertsitatea. Letren Fakultatea. Filologia Katalan eta Komunikazioko Saila.

Francesc Vallverdú Canes, Kataluniako Irrati-telebista Korporazioa. Hizkuntza aholkularia.

Jaume Vernet i Llobet, Rovira i Virgili Unibertsitatea. Konstituzio-zuzenbidean katedraduna. Zuzenbide Publiko Saila.
 

Generalitat de Catalunya
Casa de les Llengües ©