|     Jar zaitez gurekin harremanetan      |     

LINGUAMÓN - Casa de les Llengües

Lantaldeak

Lantaldeak

Sektoreen eta lurraldeen arabera banatutako lantalde desberdinak sortu dira, lurralde edo sektore baten esparruan garrantzitsuak diren jardunbide egokiak identifikatzeko, adosteko eta onartzeko. Lau sektoretako lantaldeak sortu dira (asoziazionismoa, hezkuntza, herritar berriak eta bisitariak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak) eta bi lurraldetakoak: Balear Uharteetakoa eta Valentziakoa.

Taldeak antolatzerakoan kontuan hartu da arlo bakoitzean garrantzitsuak diren profesionalak eta erakundeak parte hartzea, arlo bakoitzeko puntu guztietarako nahiko jende izatea eta jardunbide egokiari lotutako lurralde eremu guztia ordezkatuta izatea. 

Talde bakoitzaren lan dinamikari buruz, esan beharra dago bakoitzak prozesu desberdin bati jarraitu diola, norbere arloko egitura eta ezaugarrien arabera. Taldea abian jartzerako, denbora bat behar izan da kontzeptuak eta irizpideak elkarri ezagutzera emateko, tipologia desberdinetako esperientziak identifikatzeko, etab. 

Taldeek jaso dituzten proposamenak aztertu eta berriak sortu dituzte. 

Lantaldea: Asoziazionismoa

Lantaldea: Hezkuntza

Lantaldea: Herritar berriak eta bisitariak

Lantaldea: Informaziorako eta komunikaziorako teknologiak

Balear Uharteetako lantaldea

Valentziako lantaldea

Generalitat de Catalunya
Casa de les Llengües ©