|     Jar zaitez gurekin harremanetan      |     

LINGUAMÓN - Casa de les Llengües

Linguamón Jardunbide Egokiak

Hasiera > Hizkuntzen Etxea > Linguamón Jardunbide Egokiak

Linguamón Jardunbide Egokiak

Jardunbide Egokiak

Linguamón – Hizkuntzen Etxeak Eleaniztasunarekin lotutako Linguamón Jardunbide Egokiak zerbitzua abian jarri du hizkuntza komunitate guztientzat, munduko hizkuntzak era berean sustatzeko asmoarekin. 

Linguamón Jardunbide Egokiak zerbitzuak hizkuntza iraunkortasunaren alde lan egin nahi du, baikorki, eta horretarako, hainbat hizkuntza komunitatetan emaitza onak izan dituzten jardunbide egokiak bultzatu eta zabaldu nahi ditu, eleaniztasunaren eta hizkuntza aniztasunaren kudeaketarako. 

Linguamón Jardunbide Egokiak zerbitzuak, txosten eta gomendioen bitartez, aholkuak eman nahi dizkie hizkuntzak kudeatzeko era aldatu eta aniztasunaren aldeko irizpideak hartu nahi dituzten instituzioei (gobernuei, erakundeei eta enpresei).

Linguamón Jardunbide Egokia zerbitzua honako hauei zuzentzen zaie:   

• Hizkuntza iraunkortasunaren alde jardun eta hizkuntza aniztasuna errespetatzeko irizpideak hartu nahi dituzten gobernuko eta gobernuz kanpoko erakundeei.  

• Bere lurraldeetan hizkuntza aniztasuna zaindu nahi duten gobernuko erakundeei. 

• Hizkuntzaren erabilera arauak berraztertu eta aldatu nahi dituzten erakunde, elkarte eta enpresei. 

• Hizkuntza kudeaketa eta plangintzaren profesionalei, hizkuntza irakasleei, hizkuntzalaritza aplikatuan eta soziolinguistikan aditu direnei... 

• Guztiei

Generalitat de Catalunya
Casa de les Llengües ©