Jardunbide on guztiak izan daitezke egokiak eta baliagarriak, behar bezala moldatzen badira. Transferentziaren kudeaketa da Linguamón Jardunbide Egokiak zerbitzuak eskaintzen dituen zerbitzuetako bat.
Zerbitzu honen helburua lan metodo baten bidez jardunbide egokiak hartzailearen benetako beharretara moldatzea da, besteak beste: beharrak aztertu,lehentasunak ezarri, bisitak antolatu, behaketa txostenak idatzi eta prestakuntza neurrira diseinatu.
Beste ekimen batzuk honako hauek dira: eleaniztasuna kudeatzeko dauden baliabideak jasotzen dituen dokumentazioa prestatzea; eleaniztasunaren tratamenduari buruzko gomendioak prestatzea erakundeei zuzenduta; irizpide batzuk ezartzea jardunbide egokiak erabiltzeko, etab.
Jardunbide egokien transferentziatik sortutako proiektuak eta baliabideen moldaketak finantzatzeko, besteak beste, laguntza sistemak izango dira.