Zerbitzu honen bitartez jardunbide bat ezartzen da nazioarteko lankidetza proiektuak sustatu eta garatzeko, bai hizkuntza bera duten erakundeen artean eta bai hizkuntza desberdina dutenen artean ere.
Lankidetza zerbitzuak hizkuntza komunitateen arteko harremanak bideratu eta elkarrizketarako bideak zabaltzen ditu jardunbide egokiekin lotura duten proiektuak aurrera eramateko.
Jardunbide egokien moldaketa finantzatzea posible izan dadin garapen erakunde publiko eta pribatuekin lan egiten dugu, beren programetan hizkuntza aniztasunari eta eleaniztasunari lotutako proiektuak kontuan har ditzaten.