Jardunbide egokiak zabaltzeko biderik funtsezkoenetako bat Eleaniztasunarekin lotutako Jardunbide Egokiak zerbitzuko direktorioa da.
Zabalkunde zerbitzuaren helburua erakunde,administrazio eta enpresen artean jardunbide egokien erabilera sustatzea da. Horretarako erabiliko diren tresna batzuk honako hauek dira:
• Ekimen desberdinen bitartez, iritzi egoera onuragarri bat sortu Jardunbide Egokietan: jardunaldi eta kongresuetan aurkezpenak egin, hitzaldi zikloak antolatu, eztabaida eta partaidetza guneak antolatzen parte hartu, dokumentu tematikoak prestatu, komunikabideak inplikatu, etab.
• Hizkuntzaren egoerari buruzko txostenak egin eta zabaldu.
• Jardunbide Egokiak indartu onarpen publiko bat emanez: berariazko sariak sortu eta beste erakundeek sariketak antolatzerakoan eleaniztasunaren kudeaketan jardunbide egokiak baloratu ditzaten lagundu.
• Mota desberdinetako hartzaileentzat material pedagogikoa prestatzen lagundu; material honek aniztasunaren errespetua, eleaniztasunaren kudeaketa eta jardunbide egokien erabilera indartu beharko ditu.
• Erakunde publiko eta herritar elkarte eta erakundeekin elkarlan sistemak adostu, jardunbide egokiak abiarazteko.